Ibilbidea

IBILBIDE PROFESIONALA

2010 - Gaur Arte

Proiektu kudeaketa.

Bilborock.

Bilborocken Koordinatzaile bezala behar egiten hasten naiz, Bilboko Udaletxearen ekipamendua. Bertan, kultura alorreko berrikuntza proiektuak kudeatzen ditut.

2010

Proiektu kudeaketa.

Over Gestión Consulting; Fundación Zonas Cardio.

Zonas Cardio Fundaziorako RCP DESA (Bihotz-birikietako bizkortzea nola burutu eta desfibriladore erdiautomatikoa nola erabili azaltzen dituena) aplikazioa sortzeko proiektua kudeatzen dut. Bi hilabetez App Storeko osasun ataleko aplikaziorik jaitsiena bihurtzen da mundu mailan, Sanitas eta beste erakunde internazionalen aplikazioen aurretik.

2010

Proiektu kudeaketa.

Over Gestión Consulting; Fundación Zonas Cardio.

Zonas Cardio Fundaziorako RCP DESA (Bihotz-birikietako bizkortzea nola burutu eta desfibriladore erdiautomatikoa nola erabili azaltzen dituena) aplikazioa sortzeko proiektua kudeatzen dut. Bi hilabetez App Storeko osasun ataleko aplikaziorik jaitsiena bihurtzen da mundu mailan, Sanitas eta beste erakunde internazionalen aplikazioen aurretik.

2009

Proiektu kudeaketa.

Astilleros de Murueta; Bilbao Centro Naval.

FORMAZIOA

2010

Berrikuntza ETE-tan Espezialista.

BAI Berrikuntza Agentzia. Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia.

2009

Itsasontzigintza eta Industri Teknologia Graduondoa.

Bilboko Industri Ingeniaritza eta Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoak. UPV-EHU.

2007

Industria Ingeniaritza Teknikoa. Mekanika Espezialitatea.

EUITI Bilbao. UPV-EHU.

PROIEKTU PROFESIONALAK

2017 - Gaur Arte

Garapena eta diseinua.

Dilista.

Applikazioak proiektuko bezeroek gero eta zerbitzu gehiago eskatzen dituztela somatzen dugu, hauen artean irudi, packaging edo web diseinua, ekitaldi edo produktu argazkiak, publizitate-bideoak, itzulpenak edo errealitate birtuala. Honela, ohiko kolaboratzaileak taldean ezinbestekoak bihurtzen dira. Gero eta emaitz eroso, eraginkor eta osoagoa eskaintzeko Dilista sortzen dugu.

2015 - Gaur Arte

Kultur elkartea.

Beste Jack.

Kudeaketa kulturalean batutako trebakuntzarekin Beste Jack Kultura Elkartea sortzen dugu. Horretarako nire enpresa abentura askotako kidearekin bat egiten dut. Beste proiektuen artean, Bilboko Udalaren Aste Nagusiko kontzertuen atal batzuk antolatzen ditugu.

2014 - Gaur Arte

Kooperazioa.

Eskutruk.

Ekintzaile bezala egindako okerrekin ikasitakoa, ekitzaileak laguntzeko erabiltzen hasten naiz, akats berdinak egin ez ditzaten. Beste aditu askori laguntza eskatzen diet menperatzen ez ditudan eremuetan ere lagungarri izateko, honela Eskutruk jaiotzen da; profesional, ekintzaile eta kolektibo ezberdinen arteko elkarlana sustatzeko ekimena.

2013 - 2017

Aplikazioen garapena.

Applikazioak.

Congrio Soft abentura bukatu egiten da, bazkideak ez daukagu enpresaren norantzari buruzko ideia berdinak eta itxi egiten dugu. Taldekidetariko batekin app dendetarako programatzen jarraitzen dugu Applikazioak izenarekin. Egindako proiektuen artean EHUko eta Euskanpus Fundazioko lehenengo aplikaziok daude.

2011 - 2013

Aplikazioen garapena.

Congrio Soft S.L.

Congrio Soft S.L. sortzen dugu, iOS eta Android aplikazioen garapenerako enpresa.

Aste Nagusiko lehenengo aplikazioa argitaratzen dugu, euskerazko lehenengoa app dendetan. Hilabete batean zehar bere ataleko aplikaziorik jaitsiena bihurtzen da.

Ordutik aurrera app dezente sortzen ditugu, hala nola, irratia entzuteko lehenengo aplikazioa, eta era berean, lehenengoa 3Ga erabiltzen; metroan ere ez da koneksiorik mozten. Munduko "Game of Thrones"-en lehenengo aplikazioa garatzen dugu, Dothraki hiztegia.

Bio deskargatu

BIOGRAFIA PROFESIONALA

Lanbide-karrera osoa berrikuntza eta proiektuen kudeaketa esparruan garatu dut. Arazoen ebazpena eta kudeaketa eraginkorra lortzeko sormen tekniketan hezi eta trebatu naiz. Burutatako lanak garatzean pertsona talde ezberdinak koordinatzean eta giro positiboak sustatzeko prozeduretan sakondu dut.

Industri Ingeniaritza Mekanika alorreko ikasketak burutu ondoren (EHU), heziketarekin jarraitu eta honako tituluak erdietsi nituen: Ontzi-eraikuntza eta Industri Teknologian Espezialista (Bilboko Industri Ingeniaritza eta Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoak), eta beranduago Berrikuntza ETE-tan (BAI, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Agentzia).

Coca Cola, Astilleros de Murueta eta Bilbao Centro Navalen ekoizpen prozesuen kudeaketan aritu nintzen eta Bizkaiko beste zenbait enpresetan berrikuntza proiektuen kudeaketan. Handik gutxira nire lana eta ekintzailetza proiektuak batera jorratzen hasi nintzen. 2010rean iOS eta Android aplikazioen garapenerako SLa sortu nuen; harez geroztik nire lantaldearekin aplikazioak diseinatu ditut, bai propioak zein bezeroentzat, pertsona talde eta enpresa ezberdinak koordinatuz.

Ekintzaile bezala landutako proiektu batzuen emaitza bezala, 2010ean Bilborocken koordinatzaile gisa lan egiten hasi nintzen, musika eta kulturaren eremuko Bilboko Udalaren ekipamendua. Bertan burutzen dudan zeregin nagusia programa berriak diseinatu eta kudeatzean datza. Garai berean Luber Jack rock and roll taldearekin lan egiten hasi nintzen, berrikuntza ikuspuntua ekartzeko asmoarekin. 2011 urtean Warner Music enpresarekin kontratu diskografikoa lortu eta 2012an lehenengo diska plazaratzen genuen.

2015ean, musika sektorean ikasitakoaz baliatuz, Beste Jack Kultur Elkartea sortu genuen. Honen bitartez Bilboko Aste Nagusiko Udaletxearen kontzertuen atal batzuk antolatzen ditugu, besteak beste. Garai honetan ere, berrikuntzari buruzko hitzaldi eta mintegietan zenbait urtetan parte hartu ondoren, mintzalari eta tutore bezala gonbidatu ninduten honako ekitaldietan: batetik Cyclehack Bilbao txirrinduaren munduko berrikuntza tailerretan, eta bestetik EE-Music Spain irteera ekitaldietan, musika sektorean eraginkortasun eta jasangarritasunaren inguruko berrikuntzarako plataforma.

Ekintzaile bezala egindako okerrekin ikasitakoa erabiliz ekintzaileak laguntzen hasi nintzen, akats berdinak egin ez zitzaten. Urte hauetan beste aditu askori laguntza eskatu diet menperatzen ez ditudan eremuetan ere lagungarri izateko. Honela Eskutruk sortu nuen; profesional, ekintzaile eta kolektibo ezberdinen arteko elkarlana sustatzeko ekimena. Bertan, elkarte, sozietate eta kooperatiben sorkuntzari buruzko aholkularitza eskaintzen dugu; era beran, diseinu grafiko, garapen informatiko edota finantza zein alor juridikoari laguntza ematen dugu.

Azken garaian, aplikazioez aparte, gure bezeroek zerbitzu gehiago eskatzen dituztela somatu dugu, hauen artean irudi, packaging edo web diseinua, ekitaldi edo produktu argazkiak, publizitate-bideoak edo itzulpenak. Beraz, ohiko kolaboratzaileak taldean ezinbestekoak bihurtu dira; honela, gero eta emaitz eroso, eraginkor eta osoagoa eskaintzeko Dilista sortu dugu. Era berean, estatu mailan, Erresuma Batuan edo Italian lan egiten duten profesionalez osatuta dagoenez, bezero gehiagorekin kontaktatzeko aukerak haunditzen dira.