Niri buruz mí

Raúl Montouto Antxia

Kaixo, Raúl Montouto Antxia naiz, Bilboko ingeniari industriala, musikazalea, eta proiektu teknologiko eta kulturalen kudeaketan espezializatua.

hitz gutxitan

Batetik eskola eta piano irakasle baten semea, eta bestetik musikazale sortzaile batena, zenbatuezin arratsalde euritsu eman ditut aitarekin egongelako oinpekoaren gainean etzanda, xakean jolasten eta 70 hamarkadako rock-a entzuten. Solfeo eta piano apur bat ikasi nuen, baina azpaldi ditut kitarrak nahiago, zuzenekoetan bada, askoz hobe. Nire soinu gogokoena: Fender Stratocaster amerikarrarena, hiru “pastilla” sinpleekin, noski.

Unibertsitatea bukatu nuenetik ez diot ikasteari utzi, gehien bat inbestitze, diseinu grafiko eta osasunaren alorretan. Ahal dudan guztietan bidaiatzen dut, beste kulturak eta pertsonak ezagutzeko eta dakizkidan hizkuntzak praktikatzeko irrikitan; mintzaira bakoitza errealitatearen ikuspuntu ezberdina ematen digularen ideiak liluratu egiten nau.

Erdi bilbotar erdi lugoar familia batean jaioa, gaztelera eta galizieraren artean hazi naiz. Noizbait CV bat edukiko banu, ez nuke bertan euskarako C1ari buruzko erreferentziarik idatziko, unibertsitate urte oso bat Ondarruko batekin jesarrita eman nuela baizik. Arratiako euskararekin, ingelesaren europaldeko azentuekin eta Traniko dialektoarekin maitemindurik nago. Azken honen eraginez hizkuntza eskolan italiera ikasketak burutu nituen eta Sapienza Università di Romako C2 ziurtagiria eskuratu nuen.

Izugarri gogoko dut fisikarekin esperimentatzea, tramankuluak asmatzea, hondatzen den edozer konpontzea, bota eta erosi beharrean berrerabili ahal izateko. Denbora asko ematen dut landareekin, zurarekin, zirkuituekin edo bizitza atseginagoa egin dezakeen edozein elementurekin sortzen; baina gehien gustatzen zaidana trabatutako arazoentzako irtenbideak asmatzea da. Uretan zoriontsu, ezkerti eta Bilboko “zero” kilometrotik hurbilen zegoen klinikan, elurrez estalitako 80ko hamarkadaren erdialdeko otsailaren 9 batean jaioa.